Kimutx

Kimutx proiektua

Musikaren eragina

Gugan duen eragina hainbat mailatan suma dezakegu: psikologikoan, sozialean eta adimenean.

  • - Maila psikologikoan adibidez, sentimenduak gogoratu, eragin eta garatzen dira. Ez dugu ahaztu behar, askatze emozionalean lagungarria izaten dela baita ere.

  • - Maila sozialean ordea, komunikazioan eta adierazpenean laguntzen du eta agente sozializatzailea ere bada.

  • - Adimen mailan aldiz, musikaren bitartez, atentzio gaitasuna, memoria, adimena, imajinazioa, sormen gaitasuna, ordenaren zentzua eta analisia eta gaitasun artistikoa bezalako ezaugarriak lantzen dira.


Barne adierazpenerako baliabidea

Hala nola, musika arte bat den heinean, egoera emozionalen sortzaile eta bideratzailea da. Sormenaren balorea garratzitsua da, izan ere, barneko mundua kanporatzeko bidea ematen digu.

Haurren artean txikitatik musikaren erabilpena sustatzen badugu, adierazpenerako baliabide polita emango diegu. Musika tresna bat da, baina gorputzaren motorra dago bere muinean. Gure barneko indarrek mugiarazten dute gorputza, baina alderantzizko bidea ere ematen da, borobila itxiz eta nortasuna osatuz.

Musikak sentipenak adierazteko bideak irekitzen ditu, kanalerapen berriak sortzeko ahalmena du adierazpen moduak askatuz.

Erritmoa musikaren kontzeptuaren baitan sustraiturik dago. Hau, funtsezko ezaugarri dinamiko eta ahaltsua da, eta mugimendu kontrolatuak eragiten dituzten prozesu psikomotoreen orientabidea da. Gorputz-mugimenduek, haurrek beraien interes eta beharrizanak adierazi eta subjektu bezala azaltzea ahalbidetzen du.