Kimutx

Kimutx proiektua

Irudien fantasia<

-->

Irudien fantasia

Haurren ipuinetan, irudiek izugarrizko garrantzia dute. 0-6 urte bitartean haurrek ez dakite irakurtzen edo irakurtzen ikasten hasi dira, eta marrazki batek aukera ugari ematen die.

Koloreek, formek, elementuek, jarrerek, etabarrek, haurrari hitzak esaten duten horretara gerturatzeko balio diote. Horiek irakurriz, entzuten duten istorioa beraien modura interpreta dezakete,memoria landuz eta kondaira berriak sortzeko aukera emanaz. Irudimena lantzeko beste leiho erraldoi bat da irudia.

Hemen, lanketa berezi bat egin da. Pertsonaia eta tokien marrazkiak mimo handiz landu dira, euskal mitologiara gerturatzeko lehen urrats koloretsuak sortuz.