Kimutx

Kimutx proiektua

Ipuinen balorea

Haurrei ipuinak kontatzea, ekintza garrantzitsua da. Ipuinek edo kontaketek, momentu atseginak igarotzeko aukera ematen dute.

Jolasen bitartez bezala, beste mundu batzuk ezagutzeko eta irudimena zein sormena pizteko bide dira, fantasiazko munduan murgiltzen baikara. Lotura bereziak sortzen dira kontalari eta haurren artean, izan ere, ipuina kontatzen zaien bitartean umeei denbora eskaintzen zaie, maitatuak direla erakusten zaie.

Aurkezten ditugun ipuinek, helburu garrantzitsu bat daukate:

Euskal Herriko mitologia haur eta gurasoei gerturatzea.

Horretarako Euskal Herriko mitologiako pertsonaia desberdinen aukeraketa bat egin eta beraien ezaugarrie erreparatu zaie, eta horren emaitza hemen biltzen diren kontakizunak dituzue. Kontakizun bakoitzaren barruan pertsonaia mitologiko baten mundura gerturatuko gara, bat asteko egun bakoitzeko. Egun bat, istorio bat, pertsonaia bat. Edozein momentutan kontatzeko ipuinak dituzue: loaren aurreko kontakizun bezala, etxean banaka edota haur talde bat elkartu eta denbora pasa moduan, haur-eskoletan kontatzeko ipuinak.