Kimutx

Kimutx proiektua

Proiektuaren garrantzia

Emailearen mezua maitasunez jantzita

Abestean emaile bihurtzen gara, eta entzuleak, mezua modu boteretsu batetan jasotzen du. Hala, gertukoek (aiton-amonek, gurasoek, izeba-osabek, lagunek) eguneroko ekintzak edota gertakariak kantatzen adierazten dizkigutenean, mezuaz gain, maitasuna ere ematen digute, normalean erabilitako hitz hutsa jantzita agertzen baita, emailearen bai doinu bai gorputz adierazpenaren bitartez. Gainera kantuak errepikatuz, hain garrantzitsua den memoria lantzen da eta halaber kantuak ahozkotasunaren janzkera txukuna hedatzeko tresna ere badira.

Ipuinak ondare kulturalaren adierazgarri

Ipuinak kontatzean, gure ondare kulturala transmititu dezakegu, eta berarekin batera, haurrarentzat eredugarri izango diren baloreak ematen dizkiegu. Gure kasuan ipuinetan euskal mitologiara gerturatuko gara. Istorioek umearen irudimena garatzen laguntzen dute eta guraso-haur harremana hobetzeko tresna bikaina dira.

Irudien fantasia

Irudiak, haurren fantasiarako elementu dira. Marrazkien bitartez, eta helduaren laguntzarik gabe, kondaira kontatzeko aukera izango dute gainera. Haurrek hitz egiten dutenean, eskatuiezue ipuina beraiek konta dezatela hitzez edo horretarako prestatu ditugun kartoizko txotxongiloen bitartez. Beste mundu bat ezagutzeko aukera izango duzue, interpretazio berriak ezagutuz.