Kimutx


Kimutx proiektuaren urteurrena

Haurren artelanak gurean!!!


Etxegiroan egindakoak dira Lezoko Maddi Artola Sarasolak bidali dizkigun 2 marrazki ederrak.

Familia artean Lau zenbakiaren ipuina kontatu ostean Maddik papera eta koloretako margoak hartu eta Lamia alai kantari irudikatu du marrazki batean eta bestean koadrila politta bildu du basoan kantari.

Nekane, Maddiren amak, horrela kontatu digu:

"Maddik ipuinen marrazki guztiak ikusi zituen eta ile luze luzedun Lamia ikusten den marrazkiekin liluratuta geratu zen.
Larunbata goiza zenez, larunbateko ipuina aukeratu zuen Maddik, eta aitak (Aitor)
irakurri zien ipuina Maddiri eta Amaiurri (2 urteko ahizpa txikia).
Maddiri marraztea ikaragarri gustatzen zaionez... berehala jarri zen martxan eta bi marrazki eder egin zituen.
Ipuinetako abestiak kantatzen ere aritu ginen.
Negu itxurako larunbata goiz batean egiteko plan ederra!
Mitologia eta fantasia uztartzen duten istorio hauek etxeko denak txunditu ditu. Ederra!"




Milesker Maddi!! Zoragarriak dira egin dituzun marazkiak! Kolorez bete duzu gure mundua. Muxu handi bat politta!
Eman gure partez eskerrak amatxori eta aitatxori Kimutxen mundua zugana eramateagatik eta hain hitz ederrak bidaltzeagatik. Ah eta ahaztu gabe!! muxu goxo bat eman Amaiurri ere, bai bai! zuk hain ondo ematen dituzun horietako bat. Esaiozu Kimutxen partez dela, jjj.



Maddik beste lagunekin batera auzolanean sortutako Kimutx material pedagogiko bildumaren aleen zozketan parte hartuko du. Zozketan parte hartzearen inguruko informazio gehiago webgunean eta twitter bitartez.