Kimutx


Kimutx proiektuaren urteurrena

Haurren artelanak gurean!!!


Aurki Kimutx proiektuak urte bat beteko du. Iazko abenduan auzolanean sortutako Kimutx ipuin, kanta eta material pedagogiko bildumak argia ikusi zuen. Urteurrena ospatzeko zozketa berezi bat prestatu dugu.

Bertan etxean, ikastolan edota haurreskolan burutzeko jolas baten berri ematen genuen.

Kimutx-en ipuinak hemendik eskuratu eta etxeko txikiekin euskal mitologiari buruzko istorioekin gozatu ondoren... marrazki, argazki edota zuen irudimenak sortzen duen hori partehartu@kimutx.eu helbidera bidaltzea da gure proposamena.


Jasotako lan guztien artean zozketa bat burutuko da eta Kimutx-en liburua, kanten CDa eta material didaktikoa biltzen dituen sorta etxean jasotzeko aukera izango duzue.


Oiartzundik Arhaneren marrazki eder hau jaso dugu jada.


Animatu eta jarraitu zuen lanak bidaltzen

Zozketan parte hartzearen inguruko informazio gehiago webgunean eta twitter bitartez.