Kimutx


Kimutx proiektuaren urteurrena

Kimutx proiektuaren urteurrena MILA ESKER

Durangoko Azoka iristear dugun honetan, Kimutx Kultur Elkarteko kideok ospakizun eta hausnarketan murgildu gara. Urtebete igaro da gure proiektua denon proiektu bihurtzeko jauzi egin genuenetik eta www.kimutx.eu eta Kimutxen materialaren edizio fisikoa aurkeztu genituenetik. Oso pozik gaude eman diguzuen indar eta babesarekin eta lanean jarraitzeko asmoa dugu.

500 aleko lehen edizioa ziztu bizian saldu zen, sarean ere 200 deskarga jaso ditu materialak eta 10.200 bisitari izan ditugu webgunean kuxkuxean. Gure poza zuekin elkarbanatu nahi dugu eta gurekin parte hartzeko deia luzatu.
Urtebetetzeko zozketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu Kimutx zuena ere bihurtuz, marrazki, eskulan, txontxongilo edo argazkiak bidali partehartu@kimutx.eu helbidera eta sarean zabalduko ditugu. Facebook eta Twitterren ere baditugu zozketak martxan beraz zabaldu irudimenaren atea eta parte hartu!

Ez ahaztu Kimutx ipuin, kanta eta material pedagogiko bilduma hemen eskura dezakezuela. Irakurri ipuinak, entzun kantak eta jolastera!!


Mila esker guztioi urte hau horren polita egiteagatik.


Kataxulon festa handi batekin ospatuko dugu, ilargi betearekin itzal bitxi, irrintzi edo barretxoak entzuten badituzu, ez izutu! Gure poza ilargiarekin partekatuko dugu eta!