Kimutx



Proiektuaren aurkezpena

Ttitiklik Elkargunean Kimutx proiektuaren aurkezpena

Azaroak 9 arratsaldeko 17etan Kimutx proiketuko kideek sortutako aurkezpena Ttiklik elkarguneko egoitzan gozatzeko aukera egongo da.

Ikasturte berriari ekin diogu guk ere, eta agerian geldirik gaudela ematen badu ere, lan eta lan ari gara Kimutx Kultur Elkarterako gauza eta emanaldi berriak lotzen. Laster kontatuko dizkizuegu guztiak...

Baina gaur, Beasainen egingo dugun emanaldira etortzeko gonbitea luzatzera gatoz. Ipuina, musika, kantak eta umore ona uztartu eta gure laguntxoak Beasain eta inguruko sorgin, iratxo eta jentilei ezagutaraziko dizkiegu.

Bazatoz?!!

Eguna: Azaroaren 9an
Ordua: 17:00
Tokia: Ttiklik Elkargunea
Hebidea: Zelaeta Berri Plaza 3, Beasain (Gipuzkoa)
Nola iritsi: Egin klik hemen
Informazio gehiago: kimutx@kimutx.eu edo info@ttiklik.com