Kimutx


Proiektuko materialaren SALMENTA ZUZENA

HITZ liburu-denda Durango

Oso pozik gaude Kimutxi egin diozuen harrerarengatik. Eta horren adierazgarri, Hitz Liburu-dendak egin digun tokia da. Hitz Liburu Denda 1975. urtean Durangon sorturiko liburu denda independientea da eta bera ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Euskarazko liburu fondo zabala izateaz aparte, baditu beste gai batzuk: politika, historia, auto-laguntza, mendia, gaztelerazko literatura, hizkuntzak, sukaldaritza, umeentzako liburuak, komikiak...

Bertan topatu ahal izango duzue "Kimutx. Izaki Mitologikoen Eskolan Jolastuz eta Kantatuz" ipuin eta CD bilduma. Ohiko salneurrian izango duzue salgai, 18 euro, eta diru guztia Kimutx Kultur Elkarteari zuzenduko zaio, edizio gastuak eta bestelakoak ordaindu ahal izateko.

Hitz Liburu-dendak ere auzolanean sinisten du, eta hala, Kimutx egitasmoa babestu eta zabaltzen laguntzeagatik gure esker ona adierazi nahi diogu. Eskerrik beroenak gurekin batera lan xume honen emaitzean sinisteagatik.