Kimutx



Kimutx egitasmoa Sarean

Kimutx proiektua Oiartzungo Liburu eta Disko Azokan

Urtero legez gabonen atarian Liburu eta Disko Azoka antolatu du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.

Azoka Oiartzungo udaleko pleno aretoan egiten da abenduaren 14tik 24ra bitartean eta goizez eta arratsaldez egongo da irekita: 10:30etik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara.

Hala ere, Ttur-tturrek zehaztu duenez, hilaren 16an (igandea), 19an (asteazkena) eta 24an (Gabon Gaua) arratsaldez itxita egongo da azoka. Halaber, hilaren 21ean (San Tomas) eta 23an (igandea) azoka itxita egongo da.

Bertara hurbiltzen direnek euskal disko eta liburuak topatuko dituzte eta horien artean Kimutx-en materiala zuzenean eskuratzeko aukera egongo da ere.