Kimutx


Kimutx proiektuko materialaren zozketa

Kimutx proiektuak urte bat beteko du!

Iazko abenduan munduratu ginen webgune honekin eta Durangoko Azokan aurkeztu genuen material editatuaren bildumarekin.

Urtebetetzea ospatzeko Kimutx ipuin, kanta eta material pedagogiko bildumaren 3 ale zozketatuko ditugu: bat webgunean, bestea Facebook orrialdean eta bestea Twitter bidez.


Etxegiroan burutzeko jolas bat proposatzen dizugu... webgunetik Kimutxen ipuinak deskargatu eta etxeko txikienekin Euskal Mitologiarekin zerikusia duen ipuin bat kontatu. Ondoren haurrari marrazkiren bat egiteko proposatu. Segituan bere irudimena dantza jarriko duzue! Burututako jarduerarekin lortutakoa partehartu@kimutx.eu helbidera bidaliz gero (Facebook eta Twitter plataformak ere erabili daitezke) Kimutxen materiala etxean jasotzeko zozketan partu hartuko duzue.

Hauek dira zozketaren oinarriak:

- Kimutx material editatuaren bigarren edizioko 3 ale zozketatuko dira.
- Zozketaren irabazleek etxean jasoko dute bilduma.
- Zozketa abenduaren 3an, euskararen egunean, burutuko da.
- Lanak azaroak 30a baino lehen bidali beharko dira.
- Zozketaren irabazleen izenak sare sozialetan eta webgunean publikatuko dira.
- Saria irabazi dutenek, hilabeteko epea izango dute saria jasotzeko datuak partehartu@kimutx.eu helbidera bidaltzeko.
- Marrazkiak, argazkiak... www.kimutx.eu eta sare sozialetan zabalduko dira. Jasotzen diren bestelako datu pertsonalak soilik zozketarako erabiliko dira eta zozketa amaitzean ezabatuak izango dira.

Parte hartzeko bideak:

- Webgunearen bitartez: partehartu@kimutx.eu helbidera Kimutxen pertsonaiaren baten inguruko marrazkia edo Kimutxekin harremana duen zerbaiten argazkia bidali.
- Facebook bitartez: Facebook orrialdean sortuko dugun ekimenean parte hartzea eta publikoki elkarbanatzea.
- Twitter bitartez: Twitter kontuaren bidez zozketaren inguruan sortu dugun txioa partekatzea.

Parte hartuko duzu?

Zorte on!