Kimutx



Kimutx egitasmoa Komunikabideetan

Berria egunkariko MANTANGORRI gehigarrian Kimutx proiektuari buruz


2013ko abenduan Nagore Etxeberria Pikabearekin egon ginen Andoainen Berria Egunakariko egoitzan.

Nagore Mantangorri gehigarriaren arduraduna da eta Kimutx proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi zuen.
Poz-pozik joan ginen Kimutxeko zenbait kide eta goxo hartu gintuzten bertan. Instrumentuak, liburuak, musika eta pertsonai guztiekin gerturatu ginen Berriara ilusioz bizitako eta sortutako guztiaren berri ematera.

Elkarrizketaren une desberdinak hemen ikusi ditzakezue. Bideotxoa egin genuen ere baina horretarako... apur bet gehiago itxoin beharko duzue.

2013ko azaroaren 30ean Berria Egunkariko Mantangorri gehigarrian ateratako erreportaia hemen duzue irakurgai.

Milesker Nagore zuenean hain goxo hartu eta Kimutxen mezua pasioz adierazteagatik. Ta eskerrak ere IƱaki Lasari argazki sesioa egin eta gurekin batera par batzuk botatzeagatik!