Kimutx


Albistea

Oharra: Kimutx-en aleak sarean

Kaixo lagunok!

Azalpen bat eman nahi dizuegu agian sarean topatu duzuen informazio baten inguruan. Zuotako baten bidez jakin dugu, online (ere) saltzen duten 4 liburu dendek (gutxienez) Kimutx Izaki Mitologikoen Eskolan Jolastuz eta Kantatuz liburua salgai zutela 12,90 euroan.

Guk ez dugu zerikusirik salmenta horiekin eta zer saltzen zuten jakin asmoz, eskaera egin dugu. Batzuetan ez zutela erantzun digute eta beraien datu basetik kendu dutela ikusi dugu, besteetan erantzunaren zain gaude.

Guk 500 aleko tirada soilik atera dugu, eta material guztia (ipuinak eta material didaktikoaren edizioa eta bi CD-abestiak eta material didaktikoa) biltzen du tirada horrek, 18 euroan saltzen da web-gune honen bitartez eta hemen topatuko dituzuen liburu denda zehatzetan. Gainera material guztia www.kimutx.eu webgunean jarri dugu, nahi duenak debalde deskarga eta erabil dezan.

Argi utzi nahi dugu ez dakigula nolatan jarri duten salgai, ez dugula zerikusirik beraiekin eta ez dugula uste material guztia fisikoki dutenik (salmenta zuzenean egiten ari gara eta ez digute inongo unean eskatu).

18 euroan saltzen ari garen materialetik ez dugu dirua irabaziko, irabazi asmorik gabeko elkartea da Kimutx Kultur Elkartea eta diru hori, gastuak ordaintzeko soilik erabiliko da.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen babesagatik eta argi utzi nahi dugu salmenta webgunetik, gure emanaldietan eta gurekin zuzenean harremanetan (banaketa@kimutx.eu) jarriz egiten dugula. Aurrerago, salmenta puntu fisikorik jarriko bagenu, webgunean zabalduko dugu horren berri.

Bestalde, horrelako beste webgunerik topatuko bazenute, guri berri ematea eskertuko genuke kimutx@kimutx.eu helbidean. Gu ere erne egongo gara!

Kulturak librea izan behar duela sinesten dugu, eta horregatik jarri dugu denon eskura guztia. 500 aleko tirada, askok eskatu digutelako atera dugu, erosoagoa baita liburu eta CD fisikoekin haurrekin aritzea.

Mila esker berriro zuen babesa eman eta proiektuan sinesteagatik.

Kimutx Kultur Elkartea