Kimutx



Kimutx egitasmoa Sarean

Galtzaundi Tolosaldeko Herri Aldizkaria

Gatzaundi Tolosaldeko Herri Aldizkaria da eta doan banatzen da Tolosaldeko 23 herrietako denda eta tabernatan. Euskara hutsean argitaratzen den aldizkaria da eta bere orrietan gizartea, hizkuntzaren normalizazioa, kultura, teknologia, heziketa, elkartasuna, bertako agenda eta momentuan momentuko gaiak kolaboratzaile desberdinen laguntzaz aurkezten dira.

Elikadura Burujabetza da azken aleko gai nagusia, baina beste gai interesgarriak ere jorratzen dira bertan. Besteren artean; kultura arloan Uxue Alberdiri eginiko elkarrizketa, euskararen atalean Galtzaundi Euskara Taldeak aurrera eraman duen hizkuntza aniztasunari buruzko kanpaina irudimentsu eta parte-hartzailea, eta teknologiari buruzko Zintzilik atalean Txarli Gesteirak Kimutx-i buruz idatzi duen aurkezpena.

Txarlik Galtzaundi duen kolaborazio txokotik eta baita bere Web nagusiaren eskutik, auzolanean aritzen diren beste proiektuen berri izan dugu. Besteak beste; Alegiako blogEROen eskutik auzolan digitala aurkitu dezakegu, edota Irrati eredu berrien ingurukoak, etabar luze bat.

Euskal Herriko mapa proiektu koloretsu ederrez osatzen ari da. Polita litzake modu irekiago batean elkarren berri izatea, horrela besteek duten jakinduria, abilezia eta irudimena gure inguruko txokoetara ekartzeko. Ekintza berri bat luzatu nahiko genuke hemendik: auzolanean, etxegiroan... egiten diren proiketuen berri batu eta mapa bat sortzea, Herri mailako elkarlaguntza eta elkarlan sarea osatuz.