Kimutx



Aurkezpena Igartza Jauregian

ZEINUTXen aurkezpena Beasainen

Kimutx, Aker, Nora eta lagunen istorioak ezagutu nahi? Ba, zatoz Beasainera!
Kimutx proiektuaren aurkezpena egingo dugu Beasainen, urriaren 31an, 17:00ean. Haurrei zuzendutako ikuskizunak Kimutx eta lagunen istorio, kanta eta kontuak ezagutzeko aukera emango du, eta, gainera, ZeinuTxen ekarpenaz baliatuko gara. Hori dela eta, aurkezpen ekitaldian zehar zeinu hizkuntzako interpreteak parte hartuko du, haur gorrek ere Kimutxez goza dezaten!

Euskal Herriko mitologia, kantak, musika, antzerkia eta ipuin kontaketez osatutako tarte magikoa igaroko dugu.

Animatu eta zatoz!

Eguna: Azaroaren 30 (igandea)
Tokia: Beasainen, Igartza Jauregia
Ordua: 17:00
Iraupena: 45 minutu
Hizkuntza: Euskara eta zeinu hizkuntza
Sarrera librea
Informazio gehiago: kimutx@kimutx.eu

Emanaldian Kimutxen materiala lortzeko aukera izango da.