Kimutx



Kimutx egitasmoa Uhinetan

Aiaraldea Irrati Librea

Aiaraldea irratia Aiaraldea Komunikazio Leihoak sortu duen euskara hutsezko internet irrati librea da. Aiaraldea irratia 2012. urtean sortu zen eskualde hartan euskara hutsezko irratirik ez zegoelako. Aiaraldea eskualdeko eta Euskal Herri mailako irratsaioekin osatu dute egunero 24 orduko programazioa. Inguruko norbanako eta kolektiboan euskara entzun eta hitz egitera bultzatzea du xede, informazio iturriei ahotsa emanaz, herritarren hitza zabaldu eta belarriak gerturatzeko.

Non entzun?

Irrati aparatuetan Uhinak Irrati Librearen bidez entzun ahal izango da, 96.5 FM frekuentzian. Mugikorrean, interneten eta sare sozialetan ere egongo da entzungai. Irratia ezagutarazteko aurkezpen bideoa hemendik gozatu dezakezue.

Irratia leiho handi eta eder baten parte

Irratia Aiaraldea Komunikazio Leihoaren proiektu interesgarriaren baitan dago kokatua. Bertan auzolanean aritzen dira Aiaralde osoko lagunen ekarpen boluntarioaren bitartez eguneroko tokiko informazioa ahal beste euskarrietan sareratuz.

Kimutx Aiaralde Irratian (urtarrilak 1)

Aiaralde Irratiko hezkuntzaren eta astialdiaren tartean Urtxintxako lagunek txoko bat egin diote Kimutx proiektuari. Aiszirimola-ren 2013ko lehen saioan Euskal Herrira munduko txoko desberdinetatik etorritako haurrak gogoan, EH koloretsuaren seinale, 8 urteko Yan ume Txinatarraren komikia irakurri zuten. Ondoren Kimutx proiektuaren berri eman zuten eta bertan, asteleheneko ipuin kontaketa eta proiektuko kanta batzuk ezagutzera eman zituzten.

Milesker Aiaraldeko lagun guztiei eta bereziki Iratiri; lehendabizi zuen proiektu aberasgarriari esker herri osoari haize freskoa ekartzeagatik; eta bestetik Kimutxen lagunen larreak modu ederrean ezagutzera emateagatik. Segi horren fuerte!

Iturria: Artikulu honetan agertzen den informazioa osatzeko Aiaraldea Irratiko testuak erabili dira.