Ekainaren 29an (igandea) eguerdiko 13:30etan Kimutx proiektua Lekornen ospatzen den EHZ festibalean egongo da.
Emanaldia bereziki etxeko txikienentzat eta bere ingurukoentzat sortutakoa da. Bertan Kimutx egitasmoan eraikitako mundu magikoa ezagutzeko aukera izango duzue: Euskal Herriko pertsonaia mitologikoen ezaugarriak, zuzeneko musika, ipuin kontaketa…
Emanaldian Kimutx-en materiala lortzeko aukera izango da.
Iraupena: 30 minutu ingurukoa.
Lekua: EHZ festibalaren Garrobi xokoa (gazteluaren sarreran)
Hizkuntza: Euskara