Kimutx


Proiektuaren aurkezpena

KIMUTX Bilboko Arte Ederren Museoan

Apirilak 20 Kimutx proiektuko kideek sortutako ikuskizuna Bilboko Arte Ederren Museoan egongo da etxeko txikien zein handien gozamenerako.

Ikuskizuna Nestor Basterretxeak Bilboko Arte Ederren Museoan duen obraren esposaketaren inguruko ekintzen artean kokatzen da. Museoak euskal mitologiaren inguruan euskal artistak dituen zenbait obra eskuratu ditu eta ikusgai dira gaur egun; testuinguru horretan aurkitzen da zehazki Kimutxen ekarpena.

Eskainiko dugun emanaldia etxeko txikiei zein helduei zuzenduriko ikuskizuna da; gertukoa, zuzeneko musika eta zuzeneko obra baten margoketarekin. Kontaketa antzeztu bat baino gehiago da, euskal mitologiari buruz gehiago ikasteko aukera, irudimena pizteko eta gozatzeko asmoarekin sortua.

  • 3 saio izango dira eta saio bakoitzean 30 pertsonentzako tokia egongo da.
  • - 10:30etan. 1 eta 4 urte bitarteko neska-mutilak (40 minutuko iraupena)
  • - 12:00etan. 5 eta 8 urte bitarteko neska-mutilak (50 minutuko iraupena)
  • - 16:30etan. 4 eta 8 urte bitarteko neska-mutilak (50 minutuko iraupena)

Apuntatzeko epea apirilak 10ean zabalduko da orrialde honetan. Ikuskizuna dohakoa da eta plazak mugatuak dira, beraz adi eta animatu!

Oharra: Haurrak heldu batez lagunduta joan behar dira. Inskripzio bakoitzeko bi heldu eta bi ume, gehienez, apunta daitezke. Informazioa gehiago hemen.